XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

kanibaldar. Lagun hurkoa modu trakets eta desegokian jaten duena.

kanpinguino. Motxila bizkarrean, batetik bestera bizi den itsas hotzetako hegaztia.

kanpotrojorra. Aterberik gabeko alferkeria.

Karategorrieta. Bruce Lee bizi izan zen Donostiako auzoa.

kas-e.t. Alienijena famatuak ontzi hegalarian aditzen zuena.

kazetazeo. Balea egunkari-zalea.

kezkatilu. Buruhausteak dakartzan ontzia.

Kili-kilimanjaro. Barrea behin eta berriz eragiten duen Afrikako mendia.

Kilkirk Douglas. Kaiola txiki batean sartuta, kanta eta kanta bizi zen Hollywood-eko aktorea.

kir-a.t.s. Hamaiketakoan sardinak baratxuriekin jan dituen osasun-laguntzailea.